2012/01/24

Stage·3 - Step 4

Hor ibili naiz egun hauetan bueltaka marrazkiarekin eta bukatu dut!!!Egia esan, gehiago gustatzen zait fondorik gabe, baina tira, hasieratik neukan pentsatuta fondoa jartzea eta froga egin nahi nuen!
Espero dut gustatzea! Laster arte!

2012/01/22

Stage·3 - Step 3

Tintaz pasatzeaz bukatu nuen atzo ta oso ondo geratu dela uste dut!!Horra marrazkia:
(oraindik fondoa jartzeke dago... egunen baten igual... ajjajajaj)

2012/01/20

Stage·3 - Step 2

Horra arkatzez egindako marrazkia!Hasi naiz jada tintara pasatzen eta oso ondo geratzen ari da!
Bihar igoko dut ;)

2012/01/19

Stage3 - Step 1

Hasi gara berriro marrazten!
Gaurkoan lagun batentzako marrazkiaren hasiera besterik ez dut igoko.
Edurne, zuretzat!
Aurreko urtean oparitutako luma erabiliko dut marrazkia errepasatzeko, zin eginda!
Bideojokoen inguruko tematika hartu nahi nuen horrelako marrazki bat nahi zuelako.
Egun batzuen buruan ea zer igotzen dudan!

2011/12/24

Eguberri on!

Urtero moduan, aurtengoan ere postaltxo bat egin dut jaiak zoriontzeko.

Eguberria ondo ospatu, lagun, eta familiarekin, denbora ona pasa hurbilekoekin. Azken finean horretarako baitira egun hauek! Disfrutatzeko, deskantsatzeko, eta etxeko berotasuna sentitzeko.
Igaro den urtea gogorra izan da, baina ez pentsa hurrengoa hala izango ez denik. Bidea egiteak esfortzua behar du, esfortzua merezi du. Horregatik, urte berria umore onez hasi, positiboki eta alai. 2012a helburu askoko urtea izango da, baita lorpen handietarako urtea ere. Ez dizuet dirua opa, zoriontasuna eta osasuna baizik.

Besterik gabe,

Zorionak eta Urte Berri On opa dizuet!




2011/08/31

A etxea

Yepa!Piriniotan nabil, ta inspiratzeko toki on ona dela esango dizuet!
Hasi naiz pentsatzen kurtso honetan salduko ditugun kamiseten diseinuan :)
Horra 2-3 egunen zehar okurritu zadana.
Ziurrenik aldaketa batzuk egin beharko dizkiogu, baina bueno, ahi queda la propuesta :D

2011/07/15

Kawaii Japanese Food Collection

Irailerako Gasteizen egingo den ekintza handi baterako irudiak gaurkoan!
Japoniako hondamendiaren ondoren, dirua lortzeko hainbat kanpainia egin dira eta egingo dira.
Ba hau ere helburu horrekin doa!
Egun osoan janari japoniarra daztatu ahal izango da, eta "txosna" hauetarako 6 marrazki egiteko enkargua daukat. Zerbitzatuko diren 6 janari hain zuzen ere.
Momentuz 3 egin ditut, eta proiektua momentu honetan geldik dagoenez ez dut jarraitu behar berriro martxan dagoela jakin arte ;) Dena den, dauzkadan 3rak konpartitu nahi nituen :)

ONIGIRI - Arozez egindako bolatxoak.
Oso ezaguna da japonian eta marrazki bizidun askotan agertzen da.

GYOZA - Enpanadilla edo buñuelo antzekoak dira.
Barruan oilaskoa, itsaskiak edo onddoak sar daitezkelarik.

FRESKAGARRIAK - Janariarekin batera edariak ere banatuko dira.


Izenaren Azalpena: Kawaii* Japanese Food Collection.
Janari hauen izaera "marrazki bizidunena" izateaz gain,  politak eta atseginak izan behar zuten.
Hortik dator Kawaii terminoa. Japoniarrek hitz honen bidez "politak" diren gauzak izendatzen dituzte.


2011/06/29

BoxHero

Kaixo! Gaurkoan beste kamiseta bat! Uste dut gero eta hurbilago nagoela Thredless webguneko estilora... ea nola doan aste hontako bozkaketa. Ni oso gustura geratu naiz diseinu honekin.Espero dut zuei ere gustatzea eta ni bozkatzea!! ;)
Mila esker ta hurrengo bat arte!

BOZKATZEKO IRUDI TXIKIA SAKATU: (botuen media agertzen da irudi ondoan...)
BoxHero - Threadless T-shirts, Nude No More

2011/06/23

Gaga Skeleton T-shirt!

Kaixo!
Gaurkoan, mesede bat besterik ez!
Oran dela pare bat hilabete egin nuen marrazkia Threadless.com -era bidali dut.
Kamiseta diseinua onartu dute, eta orain bozkatzeko garaia da.
Astebetez bozkatu ahal izango da, baina bozkatzeko erregistratzea beharrezkoa da, beraz, 5 minutu dauzkazuenean, erregistratu, ta bozkatu: 0tik 5era, 5ari eman, eh!??!
Ah! eta klikatu "notify me as a tee" horrela web orrialde horretakoek, ikusten dute zeinek nahi duen "realmente" kamiseta inprimatzea ;)
Mila esker zuen laguntzagatik!

http://www.threadless.com/submission/349582/G_Skeleton

2011/06/14

SinQuererTeatro Logoa!

Kaixoooooo!Antzerki talde baten parte naizelako, eta guztiok dakiguna egiten aurrera egingo dugulako, horra nik azkenaldian egin dudan "aporte txikia".
SQT Logoa!

Gure antzerki taldea SinQuererTeatro da, ta bueno, dirulaguntzak eskuratzeko etab. "elkarte kulturala" garela jarri behar genuen tokiren baten.. asik azpian txikian jarri dut :D

espero dut gustatzea!!!



Azkenaldian ez dakit zertan nabilen hainbeste kamaleoirekin! ajjajajaja inspirazio iturri izan dira azken hilabetean! jajajajajjaja bueno, honetan ere ondo jotzen du, ez?!??! ajjajajaja

2011/06/09

Kamiseta diseinuak

Aupa irakurtzen nauzuen guztioi!
Gaur, bueno, orain dela bi egun, hirugarren mailarako bidaia egiteko kamiseta prezioak etab. bilatzen nenbilela web gune bat aurkitu nuen, non zure diseinuak igo eta jendeak bozkatzen zituen.
Diseinua ona bada, eta jendeak "inprimatzea nahi badu", aste baten ondoren bozka gehien dituzten 5 edo 6 kamisetak inprimatzen dira, bai, astero!

Pixkat tanteatzeko-edo, nire marrazki bat bidali dut, igual batzuentzako ya ezaguna, ea zer gertatzen den...  Ematen du manga estiloa (lehenengo eguna da besterik ez) ez dela gehien gustatzen zaiena (web horretako erabiltzaileei), baina testeo moduan ondo dago :D
Horra web orrialdea.
Bozkatzeko erregistratzea ezinbestekoa da... asi que, oraingoan bakarrik frogatzen ari banaiz ere, Aurrerago, erregistratzeko eta bozkatzeko eskatuko dizuet, baina, lasai, gaurkoan web-aren presentziaz ohartu nahi zintuztedan ;)
Mila esker eta hurrengo bat arte!

http://www.threadless.com/submission/346708/Blue_Nurse


2011/06/01

metamorphose - by nex

"Mate, arte eta arkitektura" irakasgairako egindako murala gaurkoan!
ikasturtean zehar ikusitakoarekin zer ikusia izan behar zuen lanak, eta M.C.Escher-en koadro batzuetan oinarritu naiz nire irudia sortzeko.
4'65m x 0,35m neurtzen ditu muralak. Beherago argazkiak jarri ditut ere! ajjajajja

Espero dut gustatzea ;)

Klik egin irudian handiago ikusteko

metamorphose - by nex


zatika doa, ez dakit zergatik lehenengoa txiki txiki geratzen den :S




argazkiak




Escher-en lanak:

2011/05/30

Kartel bat... :)

Aupa! Manga jardunaldi batzuentzat egin nuen kartela igo dut gaur.
Zer iruditzen? txapelketa baterako egin nuen eta, askotan pasatzen den moduan, lan hobeak ere aurkeztu ziren, asi ke blogera igotzearekin konformatu beharko gara gaurkoan! ajjajajaj
kartelean motsukora elkartearen logoa edo "maskota" agertzen da, ile arrosako neska hain zuzen :)
espero dut gustatzea!!

banabil beste pare bat lanekin, asi ke gutxi barru hemendik pasako naiz berriro ere!
Laster arte!

2011/04/03

Gaga Skeleton v2

Gaur, gagaren marrazkia ordenadorez entitatuta eta ber-margotua uzten dizuet ;) aldaketa txiki batzuk eginda :D
zenbat deskubritzen den interneten pixkat saltseatuta! gagaren letra tipo pila bat aurkitu ditut o_o jendeak zenbat denbora libre daukan!! ajajjajaj
espero dut gustazea!!
jarraian marrazki beraren kolore bariazio batzuk sartuta. zein da gehien gustatzen zaizuna? zein kolorek hobe jotzen du estilo honetan? 4 koloreek daukate bere zer esana ;)


irudiak handiago ikusteko klik egin gainean :)

2011/04/02

Gaga Skeleton

Kaixo denoi!
Gaurkoan Gaga, azken bideoklip/pelikulan, eskeleto itsura agertzen den momentu horretako marrazki bat doa. Espero dut gustatzea!

Azkar azkar egin dut, baina orain dela asko egiteko asmotan nenbilen ;)

Asteburu ona izan!

Bideoaren fotograma bat:

2011/03/22

Liburutegia kentzearen aurka

Kaixo! gaurkoan erreibindikatibo nabil :D
Unibertsitatean liburutegia kendu nahi digute eta ez gaude ados!
Liburu guztiak liburutegi zentral batera eramango dituzte, eta jakinda kontsulta moduan erabiltzen ditugula liburuak, ez genituzke eskura izango beharrezkoak direnean...
asike... ez eraman liburuak gure unibertsitatetik!!!
Horra proposatutako logoa. "Kanpaina" honek eramango duen logoa ;)

Hurrengo ideia neukan buruan: unibertsitateko elementu bat (guztiok ezagutuko duguna: zutabea, behin eta berriz marraztu behar izan dugu eta), ihesi doan liburu baten atzetik.
proposatu eta baiezkoa emanda, ordenagailuz egin dut eta hemen duzue. prest!
espero dut gustatzea eta aste hauetan zehar ikusten baduzue gogoratu zertaz doan guztia ;)

hurrengo bat arte!

2011/02/13

Beste Bat 3. leihaketa

Kaixo!
Gaurkoan Beste Bat-ek egindako kamiseta diseinu leihaketarako aurkeztu nituen 3 diseinuak uzten dizkizuet.
Irabazleak beste bat-eko web orrialdean aurki ditzakezue.

bete beharrekoa: 4 kolore eta 3 diseinu gehienez

Horra nire proposamenak:
(ez dut irabazi baina diseinua polita dela uste dut, esperu dut zuei ere gustatzea!!)


2011/01/02

2010/11/29

Txapak!

Nire marrazkien txapak egin ditut azkenaldian! jej
(ta ya batzuk galdu ditut :S)
n fin...
azkenaldian ia ia ez daukat marrazteko astirikkkk, ea urte berriak pazientzia gehiago ekartzen didannnn!

2010/10/19

The End of Wonderland

Atzo egindako marrazki azkar bat.
Denbora asko daramat horrelako idea batekin buruan... beste marrazkiren bat egingo dut estilo berean :D espero dut gustatzea!! The End of Wonderland